Quantcast
Channel: Egin Matematika
Viewing all articles
Browse latest Browse all 143

Zenbaki orekatuak

$
0
0

Leire, Goretti eta Fati lau zifrako zenbakien hainbat propietate ikertzen aritu dira eta bereziki interesgarriak iruditu zaizkie "zenbaki orekatuak".

abcd lau zifrako zenbaki bati orekatua esango diogu, baldin a+b=c+d bada. Adibidez: 3571 zenbaki orekatua da 3+5=7+1 delako.

Zenbaki orekatuak zenbatu nahiean dabiltzate eta lan horretan laguntza eskatu digute.

Galdera hauek luzatu dizkigute:


a+b=c+d=3 egiaztatuz, lau zifrako zenbat zenbaki orekatu daude ?
Zenbatek egiaztatzen dute   a+b=c+d=5? 
Eta a+b=c+d=8?
Eta a+b=c+d=16?
Denera, lau zifrako zenbat zenbaki orekatu daude?





*****




Viewing all articles
Browse latest Browse all 143

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik