Eñaut eta Leire anai-arrebek irudiko forma triangeluarra duen lursaila azalera bereko bi zatitan banatu nahi dute.
Lagunduko al diezu? Bururatzen al zaizu non kokatu behar den Q puntua AC aldean ABPQ lauki erako lursaila eta PQC lursail triangeluarra azalera berekoak izan daitezen?
Laguntza
- A puntua P puntuarekin lotu.
- BC aldearen E erdiko puntua aurkitu.
- A puntua E puntuarekin lotu.
- E puntutik doan AP zuzenkiarekiko zuzen paraleloa marraztu. Zuzen honek Q puntuan ebakitzen du AC aldea.
Bestetik, edozein triangelutan ondoko propietate hau egiaztatzen da:
"Triangelu baten oina eta honen aurkako erpina lotzen dituen segmetuak hasierako triangelua bi triangelutan zatitzen du, halako moldez non triangelu berrien azaleren arteko erlazioa eta oinen artekoa berdinak diren"
Proipietate hau Geogebraz argi asko ikusten da. Mugitu D puntua:
Egiazta dezagun matematikoki propietate hau:
ADB eta DCB triangeluen altuera = h; orduan bakoitzaren azalera,
DCB triangeluaren azalera = S' = b1·h/2
Bi adierazpenetan h/2 isolatuz eta berdinduz,
S'' / b2 = S' / b1
Beraz,S'' / S' = b2 / b1
Ea propietate hau erabiliz goiko irudiko Q puntuaren kokapena justifikatzen duzun.