Begiak estalita dituzula, ondorengo erronka proposatzen dizut:
Mahaiko txanpon guztiak bi multzotan banatu, halako moldez non bi multzoetan aurpegia gora begira duten txanpon kopurua berdina den (hauxe da egiaztatu behar den baldintza bakarra). Gogoratu 15 txanpon aurpegia gora eta 86 gurutzea gora begira daudela eta txanponak ez dituzula ikusten, bakarrik mugitu eta nahi baduzu biratu ere egin ditzakezula. Ukimenez ez dago jakiterik aurpegia ala gurutzea den.
Ikusten duzunez, enuntziatua erraza da, eta lehenengo irakurketan ezinezko lana dirudien arren, posiblea da, egin daiteke, ez dago tranparik.
Ez konplikatu, erraz pentsatu eta listo!
Lauzpabost egun barru argitaratuko dut soluzioa:
SOLUZIOA